XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oso gizon jatorra da beterinarioa.

Karameloak ematen dizkit.

Eta amak ez biezayo holakoik eman umeai Don Benantzio esaten dio.

Baina berak beti ekartzen dit zerbait eta orain ezkutuka ematen dizkit.

To, hau beyai ixitxa eusteatik.

Ezkeo amai eakutsi.

Eta amak ikusi aurretik, anixeko karamelo urdina luzatzen dit.

Klaro, eske amak ikusiko balu neri horrelakorik ez emateko esango bait lioke, baina berak ezkutuka luzatzen dizkit.

Oso jatorra da Don Benantzio eta nik, eskarrikasko esaten diot oso pozik bere kuatroele beltza martxan jarri aurretik.

Horregatik hartzen ditut gogoz beterinarioaren errekaduak, bestela ez lidake-eta karamelorik erregalatuko. Baina Eguzkitzarakoak...

Bestela ez zait inporta.

Baina etxe hori inguratzen duen baratzeko harresi bajua ikusi orduko, kakalea sartzen zait.

Eta amak-eta ez dute konprenitzen, baina neri kakalea sartzen zait Eguzkitzako leiho kristal gabekoa ikusten dudan bakoitzean.

Gainera ama, jolasean gustora nabilenean etortzen zait jeneralean abixuarekin.

Inaxio, junari eztakit noa ta esayek etxekoai halako ta halako eta orduan hain juxtu, bada paro suertatzen ez nintzela lehenbiziko aldia izan eta ezin nik ezer egin.

Oaiñtxe jun bihar aldet? eta amaren bai errukiberaren zain gelditzen naiz.

Baina baietza ez da nere zain egoten.

Neri, tabernarako abixuak gustatzen zaizkit bastante.

Ez abixua emateagatik, ez.

Igual bada pikoak, azeitunak, edota melokotoia eta sagarra ere ematen didatelako baizik.

Eta deskuidatuz gero dirua.

Klaro, han denetatik daukate-ta.

Horrela esaten du aitak, (...).